Antxotarrok elkarteak memoria historikoa errekuperatzea eta dokumentatzea ditu ardatz, baina herriaren egungo egoeraz eta etorriko diren eraldaketez ere kezkatzen da. Luzuriagako lantokiak izan ziren orubeetan hirigintza plan handi bat egin asmo zela jakinda, elkarteak zutik geratzen den eraikin bakarra berreskuratu eta erabilera berri bat ematearen aldeko apustua egin zuen.
Horretarako hainbat alor landu dira: herritarrak eta bizilagunak ondare industrialarekiko sentsibilizatzea, zerbitzu sozial eta kulturaletarako gune berri baten interesa azaltzea, hirigintza proiektuaren aurrerapausoak (eta arazoak) dokumentatzea, eraikina babestu dezaketen bide administratibo eta juridikoak lantzea…
Hemen behean azaltzen dira egindako ekimenak.
2015
Ekainak 12
Ekainak 5
Maiatza
2014
Ekainak 22
Ekainak 10
2014
Maiatzak 21
Maiatzak 17
Maiatzak 6
Martxoak 16
Apirilak 29
Apirilak 26
Apirilak 5
Apirilak 1
Martxoak 15
Martxoak 8
–Alegazio luze eta zehatza aurkeztu dugu Donostiako Udalean, LUZURIAGA eraikina Eraikitutako Ondare Urbanoa Babesteko Plan Bereziaren barruan sar dezan.
— Pasaialdeako Hirigintzari buruz UEUko Arkitektura Sailak antolatutako jardunaldien barruan, eta Mintegiarekin batera antolaturik, ibilaldi kritikoa egin da Antxon eta inguruetan. Aho bateko iritzia: Luzuriaga eraikinak balio historiko, estetiko eta funtzionala dauka.
Jardunaldietako buruak, Arkitektura Saileko zuzendaria den Kepa Iturralde arkitektoak, eraikinaren planoak eskuratzeko agindu du, erabilpenerako aurre-proiektu bat egitearren.
— Kepa Iturralde arkitektoak Luzuriaga eraikinaren berrerabilpenerako aurre-proiektua eman dio Antxotarrok Historia Mintegiari.
— Bilera Euskal Herri mailako kultur elkarte ezagun batekin, Luzuriagak dauzkan aukerak baliatzeko.
Elkarte horren Batzordeak baiezkoa eman zion, bilera ofizialean, egoitza Luzuriagan hartzeko.
— Mintegiak eskatuta, alkate andereari aurkeztu zion Luzuriagaren aurre-proiektua Kepa Iturraldek, eraikinaren erabilgarritasuna erakutsiz.
— Eskaera ofiziala Eusko Jaurlaritzaren Ondare Zuzendaritzaren aurrean, Luzuriagako Bulegoen eraikina EAEko Ondare izendatua izan dadin.
Eskaera hau, dagokion txostenarekin, Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearen atxikimenduarekin aurkeztu da (Laurak Bat).
Egun batzuk geroago, IOHLEE Elkarteak, alegia, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak, gisa bereko txostena aurkeztu zuen Zuzendaritza berean.
Urrian, Udako Euskal Unibertsitatearen Arkitektura Sailak eskaera berdina egin zuen.
— Pankartak lotzea eta 1.150 orriren banaketa Luzuriagari buruzko informazioarekin.
— Protesta gutuna Udalari, Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak Antxo Berri hirigintzan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
— Prentsaurrekoa Luzuriaga eraikinaren aurrean, herri-oroimen, ondare eta etorkizuneko zerbitzu eta kulturgune bezala aldarrikatuz.
Oihartzun handia eskualdeko hedabideetan.
— Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren bitartez Antxo Berri hirigintzan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
— Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua den Javier Madrazo jaunari, Antxo Berri hirigintzan bere Sailak, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren bitartez Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
— Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaria den Iñigo Maguregiri, Antxo Berriko lanetan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
— Bilera Donostiako abokatu bufete ezagun batean, Donostiako Udala auzitara eramateko aukera aztertzearren, Plan Orokorraren alegazioak ikusi aurretik Luzuriaga ondarea ez errespetatzeagatik.
— Luzuriaga eraikinaz egindako gestio guztien berri eman zaie Pasaiako Udaleko alderdi politiko guztiei.
— Alegazioa Donostiako Plan Orokorrari, AL.15 hirigintza Eremuari buruz (Luzuriaga).
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere Alegazioa aurkeztu du Luzuriaga zutik mantentzearen alde.
Pasaiako Udalak Kontsiderazioak aurkeztu dizkio Planari, Luzuriagaren alde.
— Bilera Gasteizen Eusko jaurlaritzako Ondare Zuzendaria den Arantzazu Arzamendirekin, Luzuriaga eraikinari buruzko ideiak eta egingarriak bideratzeko.
— Aldarrikapen kalejira Luzuriagaraino Iker Goenaga, Xabier Leturia, Joseba Tapia eta Antxoko trikitilariekin. Afalondoan, erromeria Zumardian 01:30ak arte.
— Prentsaurrekoa Donostian, Pasaia osoko kirol eta kultura munduko jendearekin, eta baita hiru altzatarren laguntzarekin ere: Joan Mari Irigoien, Josu Landa (idazleak) eta Juantxo Koka (pilotaria). Luzuriagaren aldeko manifestua Mikel Astarlozak (txirrindularia) eta Pablo Malok (zinemagilea) irakurri zuten.
Hala berean egin dute bat aldarrikapenarekin bi donostiarrek: Jose Angel Irigarayk (idazlea, Bilboko Kafe Antzokiko Zuzendaria eta Jorge Oteiza Museoko Fundazioa Patronatuko kidea), eta Mikel Erentxunek (kantaria eta arkitektoa).
Oihartzun zabala herrialdeko prentsan, irratietan eta ETBn.
— Jose Angel Irigarayren gutuna Irutxuloko Hitzan: Pasaiako herritik dator notizia…
” Aspaldi honetan Europako kultur hiriburu izendatzeko ahaleginean dabil Donostiako Udala, jo eta kea. Bada, aukera paregabea dauka hemen praktikan erakusteko kulturaren aldeko benetako jarrera, auzitan dagoena ondarea den eraikina atxikitzea eta berau Antxok hain premiazkoa duen sozial eta kulturune bilakatzea baita…”
— Luzuriagari buruzko dokumentazio berria bidali zaio Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari.
— Luzuriaga, Historia eta Etorkizuna erakusketa ireki zen Kultur Etxean. Luzuriagako Ingeniaritza sekzioan lan egindako Pascual Aguirrek hitz batzuk egin zituen bulegoen eraikinaren garrantzia azpimarratuz. Irekiera ofiziala koktel txiki batekin amaitu zen.