Kronologia

1925

martxoak 1

— Posta zerbitzua ezarri zen Madalena kalean (Blas de Lezo). Ordua arte kaian egona zen, Etxe Haundia esaten zitzaion hartan, Buenavistako eskaileretatik hurbil. Han zegoen telegrafo zerbitzua ere Buenavistara aldatu zen urte honetan.

ekaina

— Revista Gráfica de Pasajes aldizkariaren lehen alea argitaratu zen. Urtero azaldu zen, eta datu interesgarriak utzi dizkigu Antxori buruz.

abuztuak 8

— Aurreko urtean kontzertuak ematen hasia zen Sociedad Musical Pasaitarra eratu zen ofizialki.

Kronologia

1926

— Txapela fabrika, Usoz y Cí­a.

maiatzak 15

— Ikusmin handia Zaragozan Espainiako B mailako ostikoketa edo futbol txapelketaren finala ikusteko, Pasayako Lagun Ederrak eta Badalona taldeen artean.

maiatzak 16

— Badalonakoek eta Pasayako Lagun Ederrek berdindu egin zuten luzapenean ere.

maiatzak 18

— Antxoko Pasayako Lagun Ederrak taldea Espainiako Txapelduna ostikoketan.

Kronologia

1927

— Antxoko udal musika banda sortu zen.
— Estatua jabetu zen Diputazioak oso nolabait eta inbertsio eskasez kudeatzen zuen portuaz. Hainbat antxotar kontratatuko zituen Junta de Obras sortu zen orduan, kaiak eta tresneria hobetzeko eta berritzeko.

Kronologia

1931

— Desadostasun larriak Antxoko UGT barruan.
— Greba eta manifestaldi handiak Trintxerpen: 7 arrantzale tiroka hilik. Esteban Goñi, Gregorio Acedo eta Manuel Prieto antxotarrak atxilotu zituzten, Luzuriaga geldiarazteko piketea osatzen zutelakoan.
— Saio berezia Cine Moderno-n, greban ziren arrantzaleen familiei laguntza biltzeko.
— Centro Republicano-ak egoitza berria hartu zuen Zumalakarregiko 11garrenean, 166 afiliaturekin. Eragileen artean Amiama, Gal, Rubio eta Moranchel ageri ziren.

— Batzokia mustu zuten abertzaleek egun Nafarroako Etorbidea den 20.nean.

— Udal hauteskundeak apirilaren 12an: sozialista-errepublikazaleek eta ANV-EAEko abertzaleek, elkar hartuta, garaipen handia lortu zuen katoliko-erregezaleen aurretik Antxon:

Genaro Gal (CRS-ANV) 230 boto
Ignacio Uria (CRS-ANV) 227 boto
Adrian Salaberria (CM) 202 boto
Luis Obeso (CRS-ANV) 179 boto
Pedro Lapazaran (CM) 165 boto

apirilak 14

— Errepublika aldarrikatu zen Hamarretxetan: Pedro Rubiok Errepublikako bandera ipini zuen etxeko balkoian, hari Antonio Puertolas inprimatzailea batu zitzaion (Bermejillorenean egiten zuen lana), eta goraka eta bibaka jarduten zuten balkoitik. Antonio Puertolas frontean hilzen, Barazarren, 1937ko apirilaren 4ean. Sozialista zen, Tomas Meabe konpainian enrolatua.

irailak 12

— Krisia Sociedad Musical Pasaitarra elkartean, gerora zuzendaria izango zen Felix Betetak eragina. Dirudienez, “ez litzateke bazterrean uztekoa” elkartean gertatutako zatiketak oinarri politikoa edukitzea.

uztailak 19

— Lore Txorta elkartea sortu zen, Pasaiako Lagun Ederrak desegindakoaren jarraipen moduan. Topoko arkupeen ondoan eduki zuen aurreneko egoitza. Garai hartan San Sebastian izena zeukan Zumalakarregi kalera aldatu ziren gero.

urriak 19

— Txirritak bertsoak jarri zizkion Antxoko Euskal Jaia-ri, karroza bat irauli eta sortu zen zalaparta oinarri hartuta. Bertso hauetan Mutua aipatzen da, Jose Larramendi, udaleko langile prestua, azkoitiarra jaiotzez eta hamarretxetatarra bizitzez.

azaroak 9

— Euzko Langile Alkartasuna-ren arrantzale saila sortu zen Antxon (itsaso eta deribatuak), Pasaia osoko 60 afiliaturekin. Bost urte geroago 560 afiliatu eduki zituen.

Kronologia

1932

urtarrilak 27

— Hiru Pasaietako Emakume Abertzale Batzak hitzaldian antolatu zituen Antxon. Tomas Garbizu lezotarra, Tege, gerora musikalari ospetsua izango zena, eta Irazusta tolosarra. Hau gaztelaniaz ari zen, eta gobernuko ordezkari bat sartu zen, eta ondoan jarri zitzaion mahaian, bere agiriak erakutsi ondoren. Orduan Irazusta euskaraz hasi zen, eta ordezkariak alde egin zuen. Ez dakigu euskaraz jarraitu zuen ala gaztelaniara itzuli zen ostera. Jostailu banaketa egon zen ELAko afiliatuen seme-alabentzat.

irailak 25

— Omenaldia egin zioten Gelasio Aranburu apaiz musikariari.

Kronologia

1933

martxoak 19

— Txanton Piperri opera ospetsua eman zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Orfeon Donostiarra-rekin. Abesbatza honekin kantatu zuten opera hau Kortajarena, Ezeiza eta Arregi antxotarrek, haurrak zirela Gelasio Aranburu apaizak musikaratuta.

maiatzak 10

— CNT-ek greba deitu zuen estatu osoan. Goizaldean Donostia, Tolosa, Irun, Errenteria eta Pasaiako sindikatu egoitzak itxi zituen guardia zibilak. Antxon erabatekoa izan zen greba: kaiak berritzen ari ziren langileek Lan Poltsan izena emanda zeuden langabetuak kontratatzea eskatu zuten.

maiatzak 11

— Grebara deitu zuten berriz Pasaiako zamaketariek. Ez daude grebaren alde ez ELA eta ez UGT. Hala ere, goizeko hamar t’erdietarako dena itxia zegoen Antxon. Campsak bakarrik egin zuen lana. Epe gabeko lanuztea iragarri zuten langileek, negoziaketek aurrera egiten ez bazuten. Polizia gau eta egun ibili zen herrian.

ekainak 16

— Besteetan baino urpetuago azaldu zen Antxo.

Kronologia

1934

apirilak 21

— Greba orokorra apirilean, erabatekoa Pasaian. Mediku zaintza doakoa eta argia eta ura ordaindu behar ez izatea eskatzen zuten langileek.

urriak 5

— Asturiasen boterea hartuko zuen greba orokor iraultzailea hasi zen: 6 langile tiroka hilik Trintxerpen eta San Pedron.

udazkena

— Uholdeak kalte handiak egin zituen. Zumardian, urak 1’70 m.ko altuera hartu zuen