— Gipuzkoako beste edozein herri bezalaxe agertu zuen Antxo Album Geografico Descriptivo del Pais Vascongado obra ospetsuak. Album hori Rafael Pikabeak egin zuen, El Pueblo Vasco egunkariko jabe eta zuzendariak.
1916
— Burbindideko Langileen Sindikatuak greba deitu zuen Nortekoaren zuzendaritzaren aurka lan eta osasun hobekuntzak eskatuz, baina batez ere langileak ordezkatzeko eta haien izenean negoziatzeko ahalmena aitor ziezaioten. Madrilen hasi zen eta berehala hedatu zen Iruneraino. Zerbitzuak militarizatu egin ziren. Prentsaren arabera, Pasaian ez zuen laginle bakar batek ere grebarik egin.
— Lege-garantiak bertan behera utzi zituen gobernuak, eta aldez aurreko zentsura ezarri zuen prentsaren gainean. Gobernadore militarrak hartu zuen probintziaren buruzagitza politikoa. Piketeen aurka jardun zuten soldaduek.
— Prentsak aitortu egin behar izan zuen greba handituz zihoala: “Grebalari kopuruak gora egin zuen atzo. Datu ofizialek diotenez, Errenterian 6 langile gehiagok jo zuten grebara, Pasaian beste 13 gehiagok …” Buruzagi sindikal asko atxilotu zituzten.
— Lege militarra edo gerra egoera ezarri zen goizeko zortzietan: gobernadore militarrak bandoa irakurri zuen Donostiako Urbieta kalean, Regimiento Siciliako soldaduen erdian.
— Debekatu egin zitzaion prentsari grebari buruzko albisterik ematea.
— Gobernuak hitzarmena sinatu zuen grebalariekin.
— Gerra egoera altxa egin zen, baina indarrean jarraitu zuen Asturiasen.
— Greba orokorra, UGT-ek eta CNT-ek deitua bizimodua garestitzearen aurka. Erabatekoa izan zen Antxon.
1917
— Greba ugari.
1918
— Antxotarren lehen trainerua Kontxako Banderan: Aingira eman zioten izena, traineru batek euskaraz izan zuen aurreneko izen laikoa. San Juanek eta San Pedrok ez zuten trainerurik atera urte hartan. Pasaitarrok ez ginen oso txukun geratu: Aingira azkena izan zen bere txandan, eta baita sailkapen nagusian ere.
— Javier Luzuriagak hartu zuen Fundiciones Molinao enpresa, eta hona ekarri zituen Ategorrietan eta Tolosan zeuzkan lantegiak.
— Portuko zamaketarien greba.
— Gipuzkoako Sindicato Obrero Metalurgico izenekoa sortu zen, UGT-i lotua, Arrasaten, Donostian, Errenterian, Hernanin, Pasaian, Zumarragan eta Zumaian.
1919
— Zamaketarien greba berriro: Txirritak bertso-paper ospetsua atera zuen honetaz, Antxoko Bermejillo y Cia moldiztegian.
— Gurera dator Marie Brizard lantegia, XIX. mendetik bertan zegoen Benedictine-renaren ondora.
1920
abuztuak 19
— Antxoko kaian ontziratzen hasi ziren Melillako gerrarako tropak.
1921
— Kanpaleku militarrak burdinbideko konpainiaren kaietan: gero eta soldadu gehiago behar zituzten Afrikan, Abd el Krim-en abertzaleek Espainiako tropetan egindako sarraskien ondoren (Annual eta Monte Arruit izeneko hondamenak). Mobilizatutako antxotarren artean egon ziren Domingo Loinaz eta Migel Garcia (Regimiento Sicilia nº 7).
— Antxoko parrokiara destinatu zuten D. Gelasio Aranburu, antxotarrak abesbatza musikaren mailarik gorenera jasoko zituen apaiza.
— Beti Antxoko kaian atrakatzen zuen Wieldrecht, petroliontzi holandarrean gertatutako istripuak sekulako sutea sortu zuen badian.
— Antxoren bigarren trainerua Kontxako Banderan, oraingoan ere izen laiko eta politarekin: Pasayako Lagun Ederrak. Azkenak iritsi ziren zoritxarreko matxura bat tarteko.
1922
— Eibar, Donostia, Errenteria Hernani, Irun eta Pasaiako afiliatuek Gipuzkoako komunisten federakuntza sortu zuten.
— Jendea kexu zen errepidean autoek zekarten biadarekin. Kronikariek diotenez, urte batzuk lehenago antxotarrek harrika ematen zieten autoei.
— Sute gaitza errekan (petrolioa), etxeak arriskuan jarriz. Antxotarrek, izuturik, Altza aldera egin zuten ihes.
1923
— Ontziraleku berria Antxon, Donibanerako.
— Donostiako alkateak, Antonio Vega de Seoanek, mozio bat aurkeztu zuen (“oso interesgarria”, Donostiako prentsaren esanetan) orduan independentea zen Altzaren eta Antxoren anexioaz.
— Pasayako Lagun Ederrak kirol elkartea sortu zen, Español Pasaitarra futbol taldetik bananduta.
1924
— Pasayako Lagun Ederrak elkarteak bandera bedeinkatu zuen, eta kaleetan barrena desfilatu zuen, gurdi apaindu batekin eta jantzi nabarmenekin.
— Antxo agertu zen aurrenekoz zentsu batean: 2.133 biztanle (uste izatekoa da ez zirela kopuru honetan sartuko Eskalantegi-Altza, Lorete eta Molinaoko bizilagunak).
— D. Gelasio Aranburu apaizak Schola Cantorum abesbatza sortu zuen.
— Principe Films banaketa etxearen ordezkaria zen Mauricio Damborenea y Cía konpainiak kudeatuta, Cine Moderno aretoa mustu zen Hamarretxeta kalean.