Kronologia

1931

— Desadostasun larriak Antxoko UGT barruan.
— Greba eta manifestaldi handiak Trintxerpen: 7 arrantzale tiroka hilik. Esteban Goñi, Gregorio Acedo eta Manuel Prieto antxotarrak atxilotu zituzten, Luzuriaga geldiarazteko piketea osatzen zutelakoan.
— Saio berezia Cine Moderno-n, greban ziren arrantzaleen familiei laguntza biltzeko.
— Centro Republicano-ak egoitza berria hartu zuen Zumalakarregiko 11garrenean, 166 afiliaturekin. Eragileen artean Amiama, Gal, Rubio eta Moranchel ageri ziren.

— Batzokia mustu zuten abertzaleek egun Nafarroako Etorbidea den 20.nean.

— Udal hauteskundeak apirilaren 12an: sozialista-errepublikazaleek eta ANV-EAEko abertzaleek, elkar hartuta, garaipen handia lortu zuen katoliko-erregezaleen aurretik Antxon:

Genaro Gal (CRS-ANV) 230 boto
Ignacio Uria (CRS-ANV) 227 boto
Adrian Salaberria (CM) 202 boto
Luis Obeso (CRS-ANV) 179 boto
Pedro Lapazaran (CM) 165 boto

apirilak 14

— Errepublika aldarrikatu zen Hamarretxetan: Pedro Rubiok Errepublikako bandera ipini zuen etxeko balkoian, hari Antonio Puertolas inprimatzailea batu zitzaion (Bermejillorenean egiten zuen lana), eta goraka eta bibaka jarduten zuten balkoitik. Antonio Puertolas frontean hilzen, Barazarren, 1937ko apirilaren 4ean. Sozialista zen, Tomas Meabe konpainian enrolatua.

irailak 12

— Krisia Sociedad Musical Pasaitarra elkartean, gerora zuzendaria izango zen Felix Betetak eragina. Dirudienez, “ez litzateke bazterrean uztekoa” elkartean gertatutako zatiketak oinarri politikoa edukitzea.

uztailak 19

— Lore Txorta elkartea sortu zen, Pasaiako Lagun Ederrak desegindakoaren jarraipen moduan. Topoko arkupeen ondoan eduki zuen aurreneko egoitza. Garai hartan San Sebastian izena zeukan Zumalakarregi kalera aldatu ziren gero.

urriak 19

— Txirritak bertsoak jarri zizkion Antxoko Euskal Jaia-ri, karroza bat irauli eta sortu zen zalaparta oinarri hartuta. Bertso hauetan Mutua aipatzen da, Jose Larramendi, udaleko langile prestua, azkoitiarra jaiotzez eta hamarretxetatarra bizitzez.

azaroak 9

— Euzko Langile Alkartasuna-ren arrantzale saila sortu zen Antxon (itsaso eta deribatuak), Pasaia osoko 60 afiliaturekin. Bost urte geroago 560 afiliatu eduki zituen.