Bertsoak

AMALAUDUNA
Arrantzalean alargun ta umezurtzari

La Galerna, 1890-05-04

Alargundurik gelditu dira andre gaixoak
ogi onaren ekartzailean faltan negarrez.
Hutsune hori ez da betetzen biziro errez,
bada aitarik gabe gelditu dira haurtxoak:

Galdu dirade haurtxoen aita gizagajoak
haize gogor eta itsas zakarran bagaren kolpez,
haien lekurik al genezake bete ordainez?
Ez, ez gaituzte ezagututzen umezurttxoak.

Umezurtz haien ama gaixoan negar malkoak
ugaltzen dira beren senarraz oroiturikan.
O, zer ikara itsas haserre haren orroak

ematen dion dagoenari penaturikan!
Bereizi ditu bada betiko txit itsasoak
haurtxo maiteak amatxorekin aitagandikan.

Juan Inazio Uranga