Euskaltzale, 1897-09-16
Bein batean pasaitar emakume arrandun bat aserretu zan bere lagun batekin; eta besten mendean utzi zuenean, esan zion poz aundiarekin:
— Begira: neri gustatzen zait, ogiari pan, ardoari vino eta aguardintari, confortable.
* * *
Beste pasitar bati galdetu zion an inguruko erri bateko emakume batek:
— Adi beza, andre Manuel Inazi, zer moduzko zezenak izan dituzte aurten Santiaguetan?
— Txit ederrak.
— ¿Eriotzakoak al ziran?
— Ez ziran eriotzakoak; baina ezta nolanaikoak ere: lenbizikoa, beltxarana; bigarrena, beltxa; irugarrena, beltxagoa; laugarrena, beltx-beltxa; eta bostgarrena, beltx-beltxena
E. G.