Artikuluak Kirola

PASAIKO LAGUN EDERRAK ESPAÑAKO TXAPELDUN

Argia, 1926-05-23

Irun eta Donostiak beren mallan poto egin badute ere, Pasaitarrak erakutsi dute aurten oraindik ostikoketan euskaldunak mutillak gerala. Bai orixe.
Lana kementsu, odoltsu egin dute mutil abek, gure ustez amets bat zana, beren mallako txapela iritxi duten arte.
Bejondeizutela, pasaitar gazteak, gure agurrik bero ta atsegintsuena ar ezazute, ta aurrera beti Gipuzkoa aldez.