Euzkadi, 1934-02-18
Atzo eguberdian sartu zan Pasaiko itsasate edo portuan, “Juanita” deritxon itsasontzia. Itsasoan ondatu zan itsasontzi bateko itsastarrak ekazan. Izparrak azalduten dauskuenez olantxe jazo zan ezpiarra: goxeko laurak eta erdietan, Pasaiko itsasatetik ogei mila inguruan, “Virgen del Carmen” deritxon itsasontzia ebilan bere lanetan. Onetan “Dos Hermanos” itsasontzia bertaragino eldu zan. Alkarren aurka talka gogorren bat egin eben eta arrakalduta geratu ziran.
Andik alde gitxian ura sartzen zan itsasontzian eta itsastarrak gertau ziran itxasora jauzka egiteko. Geienak jantzi ebezan itsasoko prakak-eta. Ontzia ondatu zan. Ordu erdi igeri ebiltzan itsastar gaxuak baina otzaren otzaz eta olatu gogorren aurka egin ezinik itto ziran. Amabi euretariko galdu dira.
Beste gustiak gaizkatu euzan “Juanita” itsasontziak. Bost baino ez ziran bixirik geratu. Itto diranen gorpuak batu dabez, gustiak ez arren. Ara euren ixen-abixenak: Santamaria’tar Karla, Juncal’tar Imanol, Lopetegi’tar Joseba Mirena, Manceiras’tar Erramun, Perez Barreiro’tar Eukeni, Gonzalez’tar Joseba. Gustiok “Virgen del Carmen” itsasontzikoak ziran. Bestekoenik ez daki inok ezer. Gaizkatuak onexek ixan dira: Gonzalez’tar Serapin, Vidal’tar Ander, Gonzalez’tar Imanol, Leston’dar Felipe.
Ontzietan eroiazan gauza gustiak galdu diran ezkero, gauza gatxa da nortzuk joan ziran jakitea. Ontxiak Pasaiako Fernandez’tar Gotzonenak ziran.
Portura eldu zanean motora bat ekeragarrizko oiu ta diadarrak ixan ziran. Gaizke urten diranak dinoenez, otzaren otzaz gorriak ikusi ebezan. Diadar andiak egiten ei ebezan uretan, baina euren otsik ez eban inok entzuten. Apurka-apurka oiu areik ixilduten ziran eta ur ganian egozan gorpu ilak.
Gaur ixango da gorpuen lorra. Gipuzkoa osoan tamal andia artu dabe gustiak jazokun itun au dela-ta. Jaurlia beriala joan zan Pasaira eta zoritxardun arein sendikuakaz itzaldi batzuk egin ebazan