Antxotarrok Historia Mintegia

Antxotarrok Historia Mintegia irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da.

Gure helburuak dira Antxoren eta antxotarren historia ikertu eta zabaltzea euskarri desberdinen bitartez, gure ondarea den oro berreskuratu eta zaintzea, eta euskara arta bereziz landuko dugun kultur dinamika bat sortzea.

Uste dugu geure buruari ezarri dizkiogun helburuak betez, Antxo topaketa eta kontzientzia leku bihurtu zuten balioak transmitituko ditugula azken finean.

Irune Arnaez, Iñaki Becerra, Ricardo del Pozo, Koldo Izagirre, Juantxo Linazasoro, Felipe Maya, Pedro Perez Amutxastegi, Xabier Portugal, Txema Ruiz eta Jabi Zubizarreta izan gara sortzaileak. Geroztik Irune Arnaez batu zitzaigun.

Gure ibilbide laburrean, garrantzi handiko bi lagun galdu ditugu: 2007ko urrian, gure aurreneko lehendakaria genuen Felipe Maya, artxibo biziduna, espiritu zabala eta dokumentuzale zuhurra, eta 2008ko irailean Xabier Portugal. Gaixo handi zegoen arren, Xabierrek gisa guztietako lanak hartu zituen gure oroimen kolektiboa eraikitzeko ezinbestekoa dugun Pasaia 1931-1939 Zanpatuen oroimina 2007) liburu zoragarria lantzeari utzi gabe.
Biek ala biek utzi digute, beren ereduaz eta lanaz gain, urteetan zehar biltzen aritu ziren ohar eta agiri mordo bikaina.

Inor ez da ordezkaezina, baina luze jotzen du frogatzeak: gure bi lagunon heriotza goiztuak hutsune handia utzi du Antxotarrok Historia Mintegian, eta ez da erraza izango betetzea.

Egoitza:
Anbulategi zaharra
Gelasio Aranburu z/g
20110 Pasai Antxo