«

»

PASAITARREN GAUZAK

Euskaltzale, 1897-09-16

Bein batean pasaitar emakume arrandun bat aserretu zan bere lagun batekin; eta besten mendean utzi zuenean, esan zion poz aundiarekin:
– Begira: neri gustatzen zait, ogiari pan, ardoari vino eta aguardintari, confortable.

* * *

Beste pasitar bati galdetu zion an inguruko erri bateko emakume batek:
– Adi beza, andre Manuel Inazi, zer moduzko zezenak izan dituzte aurten Santiaguetan?
– Txit ederrak.
– ¿Eriotzakoak al ziran?
– Ez ziran eriotzakoak; baina ezta nolanaikoak ere: lenbizikoa, beltxarana; bigarrena, beltxa; irugarrena, beltxagoa; laugarrena, beltx-beltxa; eta bostgarrena, beltx-beltxena

E. G.