Kronologia

1933

martxoak 19

— Txanton Piperri opera ospetsua eman zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Orfeon Donostiarra-rekin. Abesbatza honekin kantatu zuten opera hau Kortajarena, Ezeiza eta Arregi antxotarrek, haurrak zirela Gelasio Aranburu apaizak musikaratuta.

maiatzak 10

— CNT-ek greba deitu zuen estatu osoan. Goizaldean Donostia, Tolosa, Irun, Errenteria eta Pasaiako sindikatu egoitzak itxi zituen guardia zibilak. Antxon erabatekoa izan zen greba: kaiak berritzen ari ziren langileek Lan Poltsan izena emanda zeuden langabetuak kontratatzea eskatu zuten.

maiatzak 11

— Grebara deitu zuten berriz Pasaiako zamaketariek. Ez daude grebaren alde ez ELA eta ez UGT. Hala ere, goizeko hamar t’erdietarako dena itxia zegoen Antxon. Campsak bakarrik egin zuen lana. Epe gabeko lanuztea iragarri zuten langileek, negoziaketek aurrera egiten ez bazuten. Polizia gau eta egun ibili zen herrian.

ekainak 16

— Besteetan baino urpetuago azaldu zen Antxo.