— Kanpaleku militarrak burdinbideko konpainiaren kaietan: gero eta soldadu gehiago behar zituzten Afrikan, Abd el Krim-en abertzaleek Espainiako tropetan egindako sarraskien ondoren (Annual eta Monte Arruit izeneko hondamenak). Mobilizatutako antxotarren artean egon ziren Domingo Loinaz eta Migel Garcia (Regimiento Sicilia nº 7).
— Antxoko parrokiara destinatu zuten D. Gelasio Aranburu, antxotarrak abesbatza musikaren mailarik gorenera jasoko zituen apaiza.
— Beti Antxoko kaian atrakatzen zuen Wieldrecht, petroliontzi holandarrean gertatutako istripuak sekulako sutea sortu zuen badian.
— Antxoren bigarren trainerua Kontxako Banderan, oraingoan ere izen laiko eta politarekin: Pasayako Lagun Ederrak. Azkenak iritsi ziren zoritxarreko matxura bat tarteko.