— Burbindideko Langileen Sindikatuak greba deitu zuen Nortekoaren zuzendaritzaren aurka lan eta osasun hobekuntzak eskatuz, baina batez ere langileak ordezkatzeko eta haien izenean negoziatzeko ahalmena aitor ziezaioten. Madrilen hasi zen eta berehala hedatu zen Iruneraino. Zerbitzuak militarizatu egin ziren. Prentsaren arabera, Pasaian ez zuen laginle bakar batek ere grebarik egin.
— Lege-garantiak bertan behera utzi zituen gobernuak, eta aldez aurreko zentsura ezarri zuen prentsaren gainean. Gobernadore militarrak hartu zuen probintziaren buruzagitza politikoa. Piketeen aurka jardun zuten soldaduek.
— Prentsak aitortu egin behar izan zuen greba handituz zihoala: “Grebalari kopuruak gora egin zuen atzo. Datu ofizialek diotenez, Errenterian 6 langile gehiagok jo zuten grebara, Pasaian beste 13 gehiagok …” Buruzagi sindikal asko atxilotu zituzten.
— Lege militarra edo gerra egoera ezarri zen goizeko zortzietan: gobernadore militarrak bandoa irakurri zuen Donostiako Urbieta kalean, Regimiento Siciliako soldaduen erdian.
— Debekatu egin zitzaion prentsari grebari buruzko albisterik ematea.
— Gobernuak hitzarmena sinatu zuen grebalariekin.
— Gerra egoera altxa egin zen, baina indarrean jarraitu zuen Asturiasen.
— Greba orokorra, UGT-ek eta CNT-ek deitua bizimodua garestitzearen aurka. Erabatekoa izan zen Antxon.