1761

— Pasaiako portuaren planoa argitaratu zen Donostian: bertan ageri da Antxo izeneko baserria [“Ancho”], Berratik behera datorren bide baten buruan, itsaso bazterrean. Gutxi gorabehera, gaur Avanzado eta Koadrantea esaten zaion kaiaren parean zegoen.

1859

— Altzan barrena burdinbideak behar zituen lurren desjabetza hasi zen. Hona kaltetutako baserriak: Algarbe, Altuena, Antxo, Arraskuena, Darieta, Etxeluze, Etxetxiki, Felisarre, Garro, Intxaurrondo zaharra, Lindorena, Mirabarkera, Parada, Perratoki, Peruene, Portuzar, Txoko, Zardandegi, Zornotza.

1862

— Istripu larria gertatu zen Kaputxinoetan egiten ari ziren burdinbideko lanetan. Istripu honen ondorioz, harresia ez baina tunela egitea erabaki zen.

1864

uztailak 30

— Antxo herria izango zenaren eremua, orduan “basatza zena”, Fermin Lasala, Duque de Mandas jaunari eman zion Erregearen Agindu batek, “lehortu eta baratzetarako prestatzekotan”.

abuztuak 15

— Norteko burdinbidea eraiki eta mustu zen. Hau dugu portuaren eta Antxo izango zenaren arteko lehen mozketa: basatzaren 115.000 m2 haiek lur lehorra errazago bihurtzeko behar duten dikea egina dago, “baratzetarako” erabiliko ez badira ere….

1870

— Molinaon M. Borderas y Cí­a petrolio biltegia ezarri zen. Petrolio eta metalolio finketa eta salerosketa.

1871

— Merkataritzako kaia eraiki zen lan eta bizileku bihurtzen hasitako basatza lehortuaren aurrean, trenbidearen beste aldean. “Antxoko mollea” esan izan zioten langileek. Zurezkoa zen, eta ikatza hartzen zuen gehienbat.

1883

urriak 31

— Hamarretxeta izeneko eraikinaren planoa aurkeztu zuen Clemente Osinaldek, basatzari kenduriko lurraldearen jabe bakarra zen Duque de Mandas-en Antxorako ordezkariak.

1887

— Sociedad Musical Pasaitarra elkartea sortu zen, kontzertuak emateko.

1 2 7