Ospakizunak

Eusko Batzokia, Emakume Abertzale Batza
ta Mendigoizaleak eratutako askunde jaiak

El Dí­a, 1932-06-25

Gaur, larunbatez, ilak 25
Errenderiar txistulariak, kalejira alaia
Zazpi terdietan “Salbea” Eliz nagusian. Schola Cantorum-goak abeslari

Biar, igandez, ilak 26
Zazpiterdietan, meza ixila ta jaun-artzea.
Zortzietan, txistulariak goiz ereski.
Amarretan, txistulari ta ezpatadantzariak aurretik dituela, Eusko Batzokitik elizaratuko dira abertzale guziak, eliz-atarian ezpatadantzariak egindako ezpata-zubipetik igaroaz.
MEZA NAGUSIA, erriko Schola Cantorum eta donostiar Eusko Abesbatza-koak abeslari dirala. Abertzale abeslari guziai dei egiten zaie arren korora igotzeko.
Itzaldia Mendikute’tar Alexander, ain xuxen errikoseme jatorra dan apaiz agurgarriak egingo du.
Meza bukatutakoan, Eusko Batzoki, Emakume ta Mendigoizaleen ikurrin onespena izango da. Guzia Arana Goiri tar Sabinek jarritako izkiz Iñaki abesturik.
Amaikaterdiak aldera, Errenderi, Pasai ta Donostiko ezpatadantzariak beren dantza-saio berdingabea egingo dute Batzoki aurrean. Donostitik iru talde etortzekoak dira.
Ordu batean, bazkaria, barrena berdintzeko bearra izaten dala ta.
Lauretan, sekulako itzaldi-saila.

Izlari:
Irujo’tar Imanol, erderaz
Linazasoro’tar Karla (Altzeta), euskeraz
Urzelai’tar Julite, euskeraz
Lazkano’tar Miren, erderaz
Agirre’tar Joseba Andoni, erderaz

Eta azkenik itzaldi-saila amaitutakoan, Eusko Erromeririk baikain eta alaiena, triki-tixa, txistulari ta abarrekin.
Igandea pozik eta abertzaletasun lurrinez inguratuta igaro nai dezutenok, badakizue, Pasaira.
Abertzaleok, Pasaira guzi-guziak.