Argia, 1933-05-14
Pasaiko portuan lanean asiak dira aduana berriak eta egiten. Pasai ta Altzako lanik gabeak iñondik antxe lana egin bear. Nagusiak ere bayetzean jarriak dira baño lenago beren langille guztiak sartu ta gero. Lanik gabeak berriz ezetz; berak lenbizi bear dutela, orren itxaropenean egon dirala-ta orain arte. Gobernadorea nagusien alde.
Indar gutxi izan zuan oporketa onek ere. Eusko-langilleak berarekin zer ikusirik etzutela ta lanera joan ziralako noski beste ezergatik baño geyago.