Bertsoak

URRIKALDUAK!

Antonio Arzak
La Voz de Guipúzcoa, 1890-04-30

Itsas gainean ageri dira
Gizon ituak,
Diruditela beren txalupen
Ohol banatuak!
Ta hondarretik datoz deadar,
Antsi, orruak,
Ama alargun, haur umezurtzak
Botatakuak!

¡O zer orduak! … ta zenbat malko
Txukatzekuak.

Bertsoak

AMALAUDUNA
Arrantzalean alargun ta umezurtzari

La Galerna, 1890-05-04

Alargundurik gelditu dira andre gaixoak
ogi onaren ekartzailean faltan negarrez.
Hutsune hori ez da betetzen biziro errez,
bada aitarik gabe gelditu dira haurtxoak:

Galdu dirade haurtxoen aita gizagajoak
haize gogor eta itsas zakarran bagaren kolpez,
haien lekurik al genezake bete ordainez?
Ez, ez gaituzte ezagututzen umezurttxoak.

Umezurtz haien ama gaixoan negar malkoak
ugaltzen dira beren senarraz oroiturikan.
O, zer ikara itsas haserre haren orroak

ematen dion dagoenari penaturikan!
Bereizi ditu bada betiko txit itsasoak
haurtxo maiteak amatxorekin aitagandikan.

Juan Inazio Uranga

Bertsoak

LEZORA

El Urumea, 1897-06-03

SEGUIDILLAS

Vayan con Dios, señores
y caballeros
que ustedes se diviertan
allá por Lezo.
Afuera enojos,
festejar bien al Cristo…
y gastar poco.

En este mundo sobran
los malos ratos,
a buscar, pues, los buenos
y aprovecharlos.
Atrás pesares,
al viento las tristezas,
canas al aire.

(más…)

Bertsoak

ANTXOTARRAI

Juan Inazio Uranga, 1926
El Paí­s Vasco, 1926-05-21
(Pasaiako Lagun Ederrak txapeldunaren omenez)

Zaragozago txaloak naute berandu bedeik esnatu
ta zer da gero bihotzak neri didana zerbait eskatu?
Pasai Antxora begiak ia begira zaizkit nekatu
arpegia zait malko pozdunez bustirik zerbait prexkatu.

Bizi balira lehen Antxon ziran zingiretako maizterrak
ur azaletik oso beheraino ibiltzen oso laisterrak
zer dala-ta gaur abesten dute gari sorotik eperrak?
Erantzun beze ostikolari eskui edo ezkerrak
garailariak gera Antxotar Pasaiko Lagun Ederrak!

Bertsoak

PASAIRA HELDU OMEN DA DON KARLOS (1873)

Pasaira heldu omen da Don Karlos konboia:
lastozko barkuak ta zurezko kanoiak.
Garbitu beharra ziok kanaleko lohia,
bestela nola pasa holako armazoia?

Karlistak egin dute lastozko zubia,
handikan pasatzeko bera ta nobia.
Pasatzen hasi eta erori zubia,
karlistak hartu dute sentimentu haundia.

Bertsoak

PEDRO MARI OTAÑO ONTZIRATZEAN

Txirrita, 1898-01-26

Hilbeltz hilaren hogeita seian, San Polikarpo eguna,
makina bat jende Antxo aldera pausoa eman deguna,
Amerikara dihoalako gure Pedro Mari ona,
zierto dakin fameliatik aita faltatzen zaiguna,
zeinek ez zuen estimatuko halako bizi-laguna?

Utzi dituzu leku zabalak, utzi dituzu mendiak,
utzi dituzu Espainiako anai ta lagun haundiak;
zuri begira tristetu zaizkit alai neuzkien begiak;
hoik nola diran bide luzean korritzen duten zubiak,
oraindik hanbat gerta liteke juntatutzea gu biak.

Bertsoak

KANTABRIAKO ITSASGIZONAI OROIPEN BAT

Txirrita / Fermin Imaz, 1912

Nere bihotz gaixoa eskaka ari zat
bertso bi ipintzeko, baldin baderitzat.
Abuztuan hamabian sortu zan ekaitzak
egin dizkigu oso deskalabru gaitzak:
makina bat persona hondatu du behintzat.

Penak esplikatzera orain naiz abian,
motiboa dan gisan mintzatu nadian.
Mila bedetzirehun eta hamabian,
gainera Abuztuko hilaren erdian,
desgrazi hau pasa da Kosta Kantabrian.

(más…)

Bertsoak

ANTXOKO EUSKAL FESTARI
JOSE MIGELEK JARRIAK

Txirrita, 1931

Mila urte ‘ta bederatzi ehun hogeita hamaikagarrena,
urriko hilaren hemeretzian bildu ginan alkarrena:
desgrazi batek Antxon askori bueltatu zion barrena,
dozenatxo bat bertso jartzeko eman didate ordena.

Ordena eman diote Txirritari, alegia, bertsoak jartzeko enkargua: horregatik ageri da tituluan «Jose Migelek jarriak», bertsolaria enkargatzailea bera balitz bezala. Txirritak Jose Manuel zuen izena.

(más…)

Bertsoak

ANTXOKO HUELGA

Txirrita, 1919

Mila bederatziehun konplitu eta hemeretzigarren urtean
huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean.
Buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,
guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean.
Beti gogoan izango degu bizirik geran artean.

Txirrita bertso-jartzaile profesionala zen, enkargu asko egiten zizkioten. Horrelakoetan, kantatu behar zuenaren protagonisten artean sartzen zuen bere burua. Azken bertsoan argituko du nork enkargatu zizkion bertsoak.
Lehen bertso honetan azaltzen duenez, patronalak uste zuen estibadore edo zamaketari oiartzuarren artean zegoela grebaren buruzagitza, eta greba amaitu zenean, ez zuten oiartzuarrik hartu nahi izan berriro lanean.

(más…)