Pasaia Gaur nº 1, 1977
Orain dela urte bat:
Ni hiltzen baniz huntarik
ez otoi egin nigarrik
ez baitut nigar beharrik
ez badut jarraikilerik
Denok dakigu, hemen bildu bagara, ez dela betebehar sozial baten aitzakiaz, berarekin lotzen gaituen zerbait dugulako, berarekin borrokatu garenon elkar bizitze urduri eta neketsua. Berari esker, izerdia, lana, responsabilitatea, eta buru-ukazea zer ziren ikasi genuen, eta hori guztia, oso gogoan dugun maitasunen bildua.
Zertxobait ezagutu genuenok ez dugu laudorioka hasi beharrik Kontxiren birtuteak aipatuz, baina bere oroitzapenak pentsatzera eta reflexionatzera behartzen gaitu: eguneroko konpromisoa nork bere mailan eta nork bere ahal-eginen arauera, denon artean mundu berri eta zuzenago baten bilaketa etengabea… Kontxiren lanak eta ametsak.
Kontxik ezagutu du zoriona; izan ere, gauza bakar batengatik izango baikara juzkatuak: Maitasunagatik. Kristorengan oinarritutako maitasuna, Kontxiren kasoan bezala, baina maitasun bizia, hezurmami eta konpromisu egina. Egoera lasaiak eta patxadatsuak ametitzen ez zuen maitasuna, ez eta ere rito hutsetan onarritutako erlijio hotza. Ez! Kontxirentzat, kristautasuna munduko argia eta bizitzaren gatza zen, eta berak ikusten zuen kalera eraman behar zela, klaseetara, justiziazko borroketara, beste guztien askatasunaren aldeko borrokara.
Ezagutzen eta aitortzen dugu zor dioguna, eta badakigu, maitasuna mugatzeko neurririk ez dagoenez, konpromisuen artean ez dagoela klasifikaziorik. Azken finean, Kontxik urtatutako bideari eutsi behar diogula aitortu behar dugu, maitasunez eta justiziz egindako bidea, zeruan iragaten den izerdiaz bustia, libertatearen haizeak eramana eta gaua heltzean Euskadiko zeruan izar bat bezala disdi ratuko duena.
Berak erakutsi zigunez:
Denon artean askatasuna lortzeko.
Denon artean zuzenbidea lortzeko.
Denon artean batasuna lortzeko.
Denon artean herri bat lortzeko.
Denon artean arazo sozialak erabakitzeko,
eta Benetan bere hazia alferrik ez dedin galdu:
Goian Bego
* * *
A lo largo de la vida las olas de nuestro quehacer diario van borrando de la arena de nuestros recuerdos las huellas que otras personas van dejando en nosotros.
Pero a veces y debido a la profundidad de esas huellas, las acciones diarias no hacen más que perfilar la silueta de las pisadas.
Por eso, los que un día nos prometimos no llorar a Kontxi, sino ser sus continuadores, no podemos dejar de guardarle un lugar en cada uno de los actos que vivimos día a día.
Y porque se entregó totalmente al pueblo vasco del que formaba parte y a la clase trabajadora a la que pertenecía, siempre pensamos: «Si Kontx! puediera vivir este momento…»: Ver hermanados en el Galeusca a tres pueblos oprimidos nacional, cultural y socialmente; sentir la satisfacción de ver el cine Moderno abarrotado de obreros que quieren pensar y luchar por su libertad; sentirse unida en la lucha por la amnistía, como nosotros nos sentíamos unidos a ella en la noche del 31 de diciembre, sentir la emoción un día de escuchar las palabras: «Goazen denok ikurriña jartzera», una ikurriña bordada con la sangre que va dejando el pueblo, una cruz blanca donde ir escribiendo nuestra historia y una cruz verde como hojas que somos de un árbol de Gernika que debe estar replantado y replanteado en cada uno de nuestros pueblos.
Pero lo que pudiera parecer una elegía, una apología o un canto subjetivo, quiero que se convierta en una nueva conciencia de nuestra condición de pueblo que lucha por su libertad total, en autocrítica continua de nuestra lucha, que nos lleve a encontrarnos un día con Kontxi y con todos aquellos que lucharon y algunos cayeron queriendo sembrar la flor de la libertad y decirles a todos ellos: «Hermanos, vuestra vida tuvo un sentido».
X. Portu