Argia, 1932-09-25
Pasai Antxoko abeslarietzaz zer edo zer entzun ez dunik inor gutxi izango da Euskalerrian, Gipuzkoan inortxo ere ez noski.
Pasaiko tipliak behintzat ondo ezagunak dira.
Abeslari taldea ederra da eta iaioa dago. Guztitara badira, haundi eta txiki, hiruroeta hamarretik gora.
Baina, abeslari iaio hoiek mendiko txoriak bezela berez ikasi ote dute abesten?
Galdetu Antxoko txokora joanda herritar guztiai, banaka-banaka ea nork eratu duan antxotarrak hain maite duten abeslari taldea…
Guztiak, aho batez, erantzun bera emango dizute: Dn. Jelasiok.
Eta ondo egia esango dizute gainera.
Hamaikagarren urtera dihoa Antxora etorri zala eta ordutixe hasi zan mutikotxoai solfa eta abesti erakusten.
Gerogo berriz haundiakin lana eta lan, eliz abeslari talde osoa eratu arte.
Geroztik egunero-egunero eta egunean hiru, lau eta bost ordu ekin dio lanari.
Eta egunero-egunero egin dun lanarekin emaitza du orain bere mende daukan abeslari talde iaioa eta egunero-egunero egin dun lanaren saria, nahiz eta ez izan behar hainbestekoa, gaur bere herritar eta adiskideak egingo dioten gorazarre edo omenaldia.
Txalogarri da Aranburu’tar Jelasi apaiz jauna eresi gaiean egin dun lanari begiratuta baino, txalogarriago askozaz ere, apaiza dan aldetik, eresi lan hori bi hartu eta erlijio alde egin dun lana aintzakotzat edukita.
Eresi gaiean egin dun lanaren sari txiki bat izan bekio Aranburu jaunari gaurko omenaldia eta erlijio alde egiten ari dan lan haundiaren saria eman bekio Goiko Jaunak apaiz jaun agurgarri berari.
Zorionak eta gora Dn. Jelasio Antxoko apaiza jauna!