ANTXOKERIAK: ANTXOKO KANPAI-HOTSAK

Branka 8 zenb., 2000

…eta leku askotan betiko galdua den
hizuntza bat deskubritu dut bertan:
kanpai-hotsen hizkuntza
.
Hala zioen Pako Aristiren artikulu baten hasierak.

Gogoko bide ditu kanpai-hotsak, beste hainbatek bezala. Paisaje akustiko gertukoa osatzen omen digute, denboraren galbahean geldituriko une goxoekin biltzen gaituen zilbor-hestea omen dira. Nik neuk, akaso, halakorik sentituko nuen inoiz. Zin dagizuet, hori bai, inoiz hala
izan bazen, ahaztua dudala aspaldi.

Izan ere,gaueko hamaiketan inork aurkitzen al dio erromantizismo zantzurik lau kanpai-hots sakon entzuteari? Eta minutu batera berriro burmuinean iltzatzen zaizkigun hamaika sakonak berrentzuteari? Ba al da madarikaziotan hasiko ez den inor ordubetera beste lau zorrotzen ostean, etxeko isiltasuna daldarrean astintzen duten hamabi kanpai-hots sakonekin hasten direnean?

Gaueko hamaiketan has¡ eta hamabiak bete orduko, berrogeita hamalau kanpai-hots, zorrotz eta sakonak! alafede! Deskantsurako giroa ez da oso egokia, baina ez dakizue zein
altzo akustiko goxoa dugun! Norbaitek probatu nahi badu, datorrela gurera, 20110 kanpandorre auzoa, Gure Zumardia.

Erdiak direla iragarriko duten bi zorrotz eta sakon horietaz ez naiz ahaztu, haiekin berrogeita
hamazazpi dira, baina, masokismoa dirudien arren, horiek ez didate molestatzen jada.

Agustin Migeltorena