«

»

PEDRO MARI OTAÑO ONTZIRATZEAN

Txirrita, 1898-01-26

Hilbeltz hilaren hogeita seian, San Polikarpo eguna,
makina bat jende Antxo aldera pausoa eman deguna,
Amerikara dihoalako gure Pedro Mari ona,
zierto dakin fameliatik aita faltatzen zaiguna,
zeinek ez zuen estimatuko halako bizi-laguna?

Utzi dituzu leku zabalak, utzi dituzu mendiak,
utzi dituzu Espainiako anai ta lagun haundiak;
zuri begira tristetu zaizkit alai neuzkien begiak;
hoik nola diran bide luzean korritzen duten zubiak,
oraindik hanbat gerta liteke juntatutzea gu biak.