«

»

PASAIKO EUSKO LANGILEAK

Argia, 1931-12-06

Zutik daude indarrez eta kemenez. Ez dituzte Gomeztarrak azpiratuko iñolaz ere.
Ez al dakizu, irakurle, zer gertatzen zaien eusko arrantzaleai?
Ogi-bidea kendu nai diotela beste oiek, sozialistak edo Gomez deritzaion jaun baten taldekoak.
– Kanpora emendik eusko langilliak, oiuka ekin ez diote ba Pasai biotzian atzerritar zirtzil alenak?
Kanpora euskaldunak?….
Nora?… Balentzira?… Kordobara?…
Balentzin eta Kordoban ango ez diran langile guziak aide biali dituzte.
Auek dituk sozialistak!
Balentzin, Kordoban, Jaenen eta beste toki batzuetan inongo lanik-gabekorik artu nai ez, eta emen ¡Euskalerrin! berak nagusi ta jaioterrikoak itsasora al izan ezkero bota?
An eta emen nagusi? Ez motellak
Olako opil berorik jaten ez dezute izango lanik
Euskalerrin euskaldunak azpiratu?
Ez beinere!
Alkateak eta Gipuzko guzia jarri da eusko-langilien alde.
Zuekin gera eusko-langile jatorrok. Etzaitzute ezer paltatuko.
Ez ori!
Iñoren bearrik ere ez dezutela ongi agertu dezute Pasaian egin dezuten azken batzarrian.
Ez bildurtu! Inori gorrotorik ez, bainan zuen eskubide ta bizia zaintzeko lerden beti!
Ta nagusiak begira dezaiotela egiari, zuzentasunari, eusko-langileai. Bestela… geroko negarra alperrik izango da.
Ikatzakin idatziko ditugu Aberriaren ostoetan beren izen alkegarriak.