1902

— Sacré Coeur izeneko moja frantsesek eskola zabaldu zuten gaur Goiherri taberna dagoen etxean.
— Eliza antolatu zuten Lasagabaster-ek botika zeukan etxeko behean. Altzakoaren agindupean zegoen.

1903

— Antxoko Centro Republicano elkarte politikoa sortu zen, oraindik egoitzarik gabe.
— Ugalde y Cí­a izeneko irin fabrika handia eraiki zen, 1.000 m2 baino zabalagoko orubean. Indar elektrikoa erabiltzen zuen, 20 eta 80 zaldiko motorrekin. Xehatze ahalmen handia zeukan, 30 tona 24 ordutan. Biltegian 100na kiloko 15.000 irin zaku eta y 20.000 gari zaku hartzen ahal zituen. Jasogailu automatikoak zeuzkan zamaketarako, eta bertarainoko burdinbidea.

apirilak 19

— Hauteskunde mitina Centro Republicano-k antolatuta Cafe Naval-en (Blas de Lezo-ko 5 eta 7 zenbakietan).

1904

— Arrasateko Pedro Viteri filantropoak bere izeneko eskolak eraiki zituen Hamarretxeta kalean, elizarekin eta alondigarekin triangelua osatuz. Eskola hauek erloju eder bat zeukaten fatxadan, Istilu eta Esnabide aldera begira.

1908

— Pasaiako Agrupacion Socialista eratu zen.

1909

— Antxok frontoia zeukala diote kronikariek.

martxoak 18

— Parisko La Commune matxinadaren 38garren urteurrena zela-eta, lagunarteko batzarrerako deia egin zuten Antxoko errepublikazaleek.

uztailak 1

— Antxoko alkate kargua hartu zuen Mariano Arrietak. Esan liteke orduan sortu zela Antxo udal erakunde moduan, San Juan eta San Pedrori lotua.

azaroa

— Antxoko telefono zerbitzua hasi zen, Buenavistan.

1910

— Musical Pasaitarra de Pasajes Ancho izeneko musika banda sortu zen. Elkarte honetako lehendakaria Juan Valverde izan zen, La Voz de Guipuzcoa egunkari errepublikazaleko ordezkaria.

1912

— Gaur egungo frontoia mustu zen.

urtarrilak 20

— San Ignacio ontziak atako banda hartu zuen Filadelfiarantz, Molinaorako lehengaia ekartzeko.

abuztuak 10

— Galerna handiak Kantaurin eta Atlantikoan. Hondoratutzat eman zen San Ignacio petroliontzia, hamahiru laguneko eskifaiarekin. Pasaitarrak ziren bi: Jeronimo Puy (sanjuandarra), kapitaina, 33 urtekoa, donadoa, eta Lorenzo Martí­nez Zalakain (antxotarra), marinela, 30 urtekoa, donadoa.

abenduak 5

— Gero horren ospetsua egingo zen Topoaren lehen saioa, probatakoa. Planoetan, gaur Antxo dena Molinao izenarekin ageri da, udal-barrutiaren izenak ez zuen indarrik hartu oraindik. Urte gutxi dira gure geltokiak Molinao zuela izena.

abenduak 14

— Topo-ko lehen ibilaldia bidaiariekin.

1913

urtarrilak 12

— Parrokia mailako eliza mustu zen Antxon. Alboetako aterpeak “euskaraz zimitorioa esaten zaio elizaren alboko estalpeari” merkatua egiteko erabili zituzten antxotarrek, eta baita zinema areto bezala ere. Haurrei pilotan eta igerian irakasten zien Felix Etxenikek, Osaba Felixek, filmeak ematen zituen astero zimitorioan.