Ekinak eta burutuak

2013
abenduak 29

El Diario Vasco egunkariak dakarrenez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak idatzi bat aurkeztu du Donostiako Udalean LUZURIAGA eraikina sar dadin Donostian Eraikututako Ondare Urbanistikoaren Babespenaren Plan Berezian, Antxotarrok Historia Mintegiak maiatzean egindako Alegazioan eskatu zuen bezalaxe. Gure Luzuriagarekin batera Errekaldeko Coca-Cola erainika eta Igarako Union Framaceuticarena eskatu ditu babestea. Gogor kritikatu ditu Arkitektoen Elkargoak, bestalde, Plan Bereziaren irizpideak.
Agian… Agian benetako arazoa bihurtuko zaie Luzuriaga Donostiako eta Pasaiako Udalei.

azaroak 23

Aurten ere salmentan da heldu den urteko egutegia. Gaia, “gu eta gure lagunak”. Formatua aldatuta dator, eta bi koloretan!

azaroak 9-17

Urtero bezala, Argazki erakusketa antolatu dugu. Zehazki, Pasaia osoko postal zaharren erakusketa. Funtsaren gehiena, gure lankidea dugun Pedro Mari Perez Amutxastegik utzi digu. Postalekin batera, AHMak daukan fototekako argazki zaharrak ikusi ahal izango dituzue.

apirilak 19

AHMko partaidea dugun Koldo Izagirre idazleak VOZ Y VIDA OBRERA LUZURIAGA HOGEITA BOST LEKUKOTASUN liburua aurkeztu zuen atzo, Luzuriagako hogeita bost langileri egindako elkarrizketa lana. Kulturetxea bete egin zen. Ekitaldia hunkigarria izan zen. Unerik zirraragarriena filme labur ikusi genuenekoa izan zen: Luzuriagako langileak aldarrika gure kaleetan barrena 1976 eta 1977an. Elkarrizketatu batzuek hitza hartu zuten, nabarmenduz memoria berreskuratzea zeinen garrantzitsua den eta zeinen beharrezkoa den indar aurrerazaleen arteko diferentziak gainditzea gizarte justuago eta gizatiarrago batean aurrera egiteko.

apirilak 15

TOPOA EHUN URTE SATORRAREN PARE erakusketa Loiolako Kulturetxean egongo da zabalik maiatzaren 17a arte.

apirilak 10

Donostiako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak ez du Luzuriaga aintzat hartu, zeren… zeren oraingoan 1940 baino lehenagoko eraikinak baino ez baitira kontuan hartu. Eta Luzuriagaz geratzen zaigun eraikin bakar eta eder horren planoak 1943an aurkeztu zirenez, ezin izan du “lehiatu”. Plan bereziek horixe izan ohi dute zoragarri, ez direla batere normalak izaten gehienetan. Ez gara besoak antxumatuta geratuko, ekingo diogu berriz alegazioekin eta behar diren guztiekin. Amura!

martxoak 12

TOPOA EHUN URTE SATORRAREN PARE erakusketa Intxaurrondoko Kulturetxe berrian egongo da zabalik apirilaren 25a arte.

otsailak 4

TOPOA EHUN URTE SATORRAREN PARE erakusketa Altzako Tomasenen egongo da zabalik otsailaren 14a arte.

urtarrilak 28

Mintegiko bi ordezkari Donostiako Goikoa Jauregian bildu gara Donostiako Udalaren Eraikinen Ondarea katalogatzen ari den teknikari taldearen arduradun batekin. Luzuriaga eraikinaren egoeraz jardun dugu. Giroa epel, hotz aldera. Irtendakoan hotzago sartutakoan baino.

2012
abenduak 5

TOPOA EHUN URTE SATORRAREN PARE erakusketaren zati bat Aramako Kulturetxean egongo de heldu den urteko urtarrilaren 4a arte.

azaroak 18

TOPOA EHUN URTE SATORRAREN PARE erakusketak bidea egingo du: Donostiako Udalak Topoa pasatzen den auzoetan itineratu nahi du.

azaroak 9

Aurtengo erakusketa, nola ez, Topoari eskainia da. Gure lankidea den Pedro Mari Perez Amutxastegik burutu ditu hogeita hamasei panelak, hainbat argazki, datu eta xehetasun jakingarrirekin. Arazoaren 17a arte egongo da zabalik.

azaroak 7

Agindu bezala, Juan Jose Olaizola izan genuen atzo Kulturetxean. Hizlari aparta, era atseginean eman zituen Topoaren inguruko hainbat zertzelada. Aretoa ez zen bete, baina poliki azaldu ziren antxotarrok. Gaiak badu interesik, batez ere horrelako hizlariek lantzen badute. Mila esker handi bat, Juan Jose!

azaroak 3

Datorren asteartean, hilak 6 dituela, HITZALDI bikain bat izango dugu, irudiz hornitua, Kulturetxean: El Topo, cien años al servicio de Gipuzkoa, Azpitiko Euskal Burnibidearen Museoaren sortzaile eta zuzendaria izandako JUAN JOSE OLAIZOLAk emana. Hitzardua, 19:30etan.

urriak 26

Betiko dendetan dago salgai heldu den urteko egutegia, 2013 EHUN URTE TOPOAN.

urriak 16

Inprentan sartu ditugu azaroko erakusketaren panelak: TOPOA, EHUN URTE SATORRAREN PARE, gure burdinbide txikiaren historia erakutsiko duena. Erakusketa kokatzeko, HITZALDI BAT emango digu Juan Jose Olaizola Elordi historialari ezagunak. Burdinbideei buruzko aditu sakonena izateaz gainera, Azpeitiko Burnibidearen Museoaren sortzailea izan zen, eta zuzendaria. Hitzaldia, irudi-proekzioekin emango du. Ez dago dudarik hunkigarria ez ezik, interesgarria izango dela oso gure tren apal eta zerbitzal honen historiaren berri halako pertsonalitate baten ahotik jasotzea.

ekainak 10

Datorren urteko Egutegiaren gai posibleak aztertzen hasiak gara.

ekainak 1

Asmo ederra zen, baina… Pasaiako Fototeka muntatua eta prest eduki dugu azken bi urteotan. Gure asmoa zen Pasaiako lau barrutiek izatea bertan leku. Eginahalak egin ditugu putzuaren inguruko gure herrikideak asmo honetara biltzen, baina etsi egin dugu: bestelako lehentasunak dauzkate (edo dauzkagu). Tamalgarririk ere bada tartean. Barruti batean herritarrek doantzan utzitako argazkiak esku pribatuetan geratu dira, partikular baten jabegoa dira orain, ez herritarren ondarea. Panorama ikusirik, eta gehiago atzeratzeko batere gogorik ez daukagunez, muntatua eta argitaratzeko prest geneukan lau barrutien fototekaren weba desegin eta Antxoko Fototeka antolatzeari ekin diogu. Inoiz beste barrutiren bat batu nahi bazaigu, beti edukiko dugu hartarako atal berezia antolatzeko aukera. Baina ez gara gu atzetik ibiliko.

maiatza

Mintegiko partaidea eta tren eta trenbide kontuetan aditu handia dugun Pedro Mari Perez Amutxastegik orrialde polit eta interesgarriak idatzi ditu San Fermin Jaiak aldizkarirako.
Urtero bezala, Molinao Errekaren Lagunek gure Marealta gora ez baina behera zegoenean “busti” dira arroaren garbiketa egiteko. Ricardo Albinek erreportai eder bat egin du aurreko egoeraz eta egoerak eskatu duen lanaz. Laster igoko ditugu argazkiok blog honetara, guztion ikusgarri.

martxoa

Artista handia eta eskuzabala! Joseba Tapiak opari ezin egokiago bat egin digu: desumidifikagailu bat, edo, euskaraz esanda, hezetasuna kentzeko tresna bat, elektrikoa, Udalak utzitako gelatxoan dauzkagun agiriak honda ez daitezen. Ez ditu bi egun behar depositoa betetzeko…

otsaila

Aurten, abenduan zehazki, 100 urte beteko dira burdinbide txikian barrena Topoa heldu zela gure herrira. Horixe ospatzeko eta tren zerbitzal honen historia ezagutarazteko lanean hasiak gara, informazioa bilduz eta ideia batzuk aztertuz. Ideien artean, gure trenduktoaren konponketa eskatzea. Ondo dago Euskal Herriko geltokirik zatarrena edukitzea, baina arkupe txukun eta hezetasunik gabeko batzuk edukitzea ere ez legoke batere gaizki…
Antxoko Gaztetxeko lagunek aldizkari bat argitaratzeari ekin diote, ZIZT izenekoa. Paperean eta euskarri digitalean argitaratu ere, guztion eskura: ZIZT

urtarrila

Euskal Geografi Elkargoak, alegia, INGEBA izenez ezagunagoa denak (Jabier Gomez Piñeiro, Iñigo Agirre eta Jose Luis Orella irakasleek sortua 1977an), Luzuriagako Bulegoen eraikina sartu du bere ondasun kaltetuen katalogoan, zerrenda luze bateko bigarren lekuan. INGEBAren hitzak: “Donostiak duen eraikin industrial baliotsuena da segur aski”. Eta proposamena: “Sarbide berriak eta patio ingelesa egin eta berrerabiltzea”. (http://www.ingeba.org/impakt/patrim/luzuriae.htm)

2011
azaroak 25

ANTXOKO MUSIKARIAK izeneko Erakusketa zabaldu dugu, Mila Oiartzabalek emandako Santos Uranga gure lehen txistulariaren argazki bikain bat kartel gisa erabiliz. Genero desberdinetako musikariak bildu ditugu, herrian hain ugariak izan ditugun txarangetatik hasi eta Oskarbi talde ospetsuraino.

azaroak 20

Txema Ruizek idatzitako ANTXO, LASALATARREN ASMO / ANTXO, PROYECTO DE LOS LASALA liburua editatu eta jarri dugu salgai. Gaia interesgarria da oso Fermin Lasala aita-semeek gure basatzan zeuzkaten interesak ezagutzeko ez ezik haien jokabidearen berri izateko: politika dirua egiteko, eta dirua politikan goratzeko. Aurrekoak bezala, liburu hau ere inolako babesik eta laguntzarik gabe argitaratu dugu.

urria

Azken hauteskundeen ondorioz Donostian eta Pasaian alkatetza alderdi berak daukanez, Bilduk alegia, Luzuriagaren eraikinaren gaia gogorarazi diegu bi administrazioei. Badakigu elkarrekin egonak direla gai honetaz bi alkateak. Baina dakigun guztia ez esateko erregutu digute.
Salgai dago heldu den urteko Egutegia. Gaia: izan ginen haurrak.

ekainak 17

GURE KIROLARIAK izeneko Erakusketa zabaldu dugu, beti bezala, Kulturetxean, herriko hainbat kirolarik -gaurkoek zein atzokoek- emandako argazki ederrekin: futbola, eskubaloia, saskibaloia, arrauna, karatea, judoa, pilota, hokeya, lasterketa, jabalina…

otsailak 3

Eusko Jaurlaritzako Ondasuneko arkitektuak, J. I. Martinez de Luko, bisita egin digu. Helburua, Luzuriagako Bulegoen eraikina bertatik bertara ikustea eta baloratzea. Biziki interesgarria izan dugu Martinez de Luko adituaren ikertaldi hau, urteetan bulegoetan zebilen dosierrak aurrerapauso nabarmena egiteko balio dezakeenez. Eraikinak baduela interes historiko eta arkitektonikoa berretsi digu, eta erabilera bermatu behar litzaiokeela, Jaurlaritzak ondasun izenda dezan. Horretarako, Donostiako eta Pasaiako udalek plan amankomun bat egin behar lukete, eraikinari etorkizuna emateko. J. I. Martinez de Luko guztiz prest azaldu zaigu nonahi laguntzeko Antxotarrok Historia Mintegiarekin batera eraikin honen alde indar egiteko. Albiste on bat Luzuriagaren inguruan, aspaldiko partez!

2010
urria

Heldu den urteko Egutegia salgai dago. Gaia: gure dendariak.

ekainak 24

La Voz de España egunkarian Antxoko kronista izan genuen Pepito Iturgaitzen CRONICAS DE AQUEL 1975 liburua jarri dugu salgai ohiko dendetan. Hil honen azkenean aurkeztuko dugu, asteazkenez, Kulturetxean 20:00etan. Gure artean izango dugu egilea.

apirila

PASAIAKO FOTOTEKA izeneko Webgunea ari gara azkentzen. Datorren hilean ikusgarri egotea espero dugu. Aurkezpen berezia egiteko asmoa daukagu, eta lau barrutietan ibiliko gara ezgutarazten, asmoak merezi du eta.
Cronicas del año 1975 izeneko liburua ari gara prestatzen. Pepito Iturgaitz-ek La Voz de España-n urte hartan argitaratutako kronika nabarmenenen bilduma da. Garai hartako giroa eta herriaren egoera ezagutzeko guztiz aproposa. Ekainean jarriko dugu salgai.

martxoaren 18tik 28ra

Prozesioak 1940-1960 izeneko erakusketa, Aste Santua gertu dagoelako aitzakian. Ricardo Valverde zenaren ondarean oinarrituta, garai bateko proguak ikusgarri: Aste Santuetakoak, Corpus egunekoak… Hantxe erromatarrak eta kandeladunak, baita fusiladunak ere… Publikoa pozik eta, beti bezala, lan eskerga eginez argazkietan ageri zirenak identifikatzen.

otsaila

Txosten eta datu berriak bidali dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari, lehendik mahai gainean daukan Luzuriaga eraikinari buruzko expedientea berriro ireki eta azter dezan. Aurreko zuzendaritzak “ahaztua” eduki zuen luzaz, eta ea oraingoan kalifikazio on bat hartzen duen eraikin eder eta baliagarri horrek.

2010
azaroak 19

Gaur mustuko da ANTXOTARREN ARGAZKIAK izeneko Erakusketa. Herritarrek utzitako argazkiekin osatutzen ari garen bilduma handiaren muestra txiki bat besterik ez da, erakusketan ikusten ahal denaren halako hamar da antxotar partikularren emaitza. Hantxe daude ezarrita 95 emaileen izenak. Asko bildu dugu, baina gehiago da oraindik biltzeko daukaguna.

urria

2011 EGUTEGIA jarri dugu salgai, formato berrituan. Aurtengo gaia, “Gure merkatari historikoak”.

iraila

Etengabeko harremanetan ari gara Eusko Jaurlaritzarekin, Luzuriagako Bulegoen eraikina ondare historikoa izenda dezaten.

ekainak 24

La Voz de España egunkarian Antxoko kronista izan genuen Pepito Iturgaitzen CRONICAS DE AQUEL 1975 liburua jarri dugu salgai ohiko dendetan. Hil honen azkenean aurkeztuko dugu, asteazkenez, Kulturetxean 20:00etan. Gure artean izango dugu egilea.

apirila

PASAIAKO FOTOTEKA izeneko Webgunea ari gara azkentzen. Datorren hilean ikusgarri egotea espero dugu. Aurkezpen berezia egiteko asmoa daukagu, eta lau barrutietan ibiliko gara ezgutarazten, asmoak merezi du eta.
Cronicas del año 1975 izeneko liburua ari gara prestatzen. Pepito Iturgaitz-ek La Voz de España-n urte hartan argitaratutako kronika nabarmenenen bilduma da. Garai hartako giroa eta herriaren egoera ezagutzeko guztiz aproposa. Ekainean jarriko dugu salgai.

martxoaren 18tik 28ra

Prozesioak 1940-1960 izeneko erakusketa, Aste Santua gertu dagoelako aitzakian. Ricardo Valverde zenaren ondarean oinarrituta, garai bateko proguak ikusgarri: Aste Santuetakoak, Corpus egunekoak… Hantxe erromatarrak eta kandeladunak, baita fusiladunak ere… Publikoa pozik eta, beti bezala, lan eskerga eginez argazkietan ageri zirenak identifikatzen.

otsaila

Txosten eta datu berriak bidali dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari, lehendik mahai gainean daukan Luzuriaga eraikinari buruzko expedientea berriro ireki eta azter dezan. Aurreko zuzendaritzak “ahaztua” eduki zuen luzaz, eta ea oraingoan kalifikazio on bat hartzen duen eraikin eder eta baliagarri horrek.

2009
azaroaren 12tik 22ra

Antxoko emakumeak Ricardo Valverderen begian erakusketa. 1930tik 1960ra bitarte egindako erretratuak eta talde-argazkiak bildu ditugu. Pasai Antxoko kulturetxean egongo dira ikusgarri.

ekainaren 26tik uztailaren 4ra

San Ferminak heldu direla eta, RICARDO VALVERDEK UTZITAKO ONDAREAREKIN 40 ETA 50. HAMARKADAKO FESTETAKO ARGAZKIEN ERAKUSKETA antolatu dugu. Argazkiok Kulturetxean egongo dira ikusgarri ekainaren 26tik uztailaren 4a bitarte.

maiatzak 27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailak Pasaiako Badiako portuko hiri eremuak biziberritzeko nazioarteko lehiaketa deitu du. Kanpo-portuak libratuko dituen eremuak baliatuz eskualdearen (ber)antolaketarako masterplana egin behar da. Plan estrategiko hau GIPUZKOA AURRERA izeneko talde batek bultzatzen du. Talde honek probintziako indar publikoak (Foru Aldundia, Kutxa) eta pribatuak biltzen ditu (Adegi, Merkataritza Ganbara, MCC), eta gure lurraldearen erronka estrategiko handiak bultzatzea omen du helburu. Erronka gehienak ekonomiarekin lotzen ditu, noski. Eta Markel Olano Diputatu Nagusiak berak dioenez, Gipuzkoa Aurrera harreman guztietara dago zabalik, eta eztabaida politikoaren esparrutik kanpo kokatzen da. Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak, beraz, ez dira industria, garraio, ongizate, hirigintza, ekologia, etxebizitza edo ingurumenari lotutakoak; edo agian bai, baina irizpide politikoek, dirudienez, ez dute lekurik etorkizun hori aurreikusi eta eraikitzerakoan, ez dute eztabaida “antzurik” nahi, nonbait… beren politika egin ahal izateko. Hauek ez badira, zer ote da lotsagabea izatea?!

maiatzak 7

Branka Pasaian euskaraz argitaratu izan den aldizkari bakarra dugu (1999-2003). Bilduma osatzen ari gara, eta ale gehienen aurkibideak pikatu eta eskura ipini ditugu blogean. Orain PDF formatura pasatzen ari gara, irakurgarri jarri ahal izateko. Baina hiru ale falta ditugu bilduma osatzeko: 16, 17, eta 21. Inork ale hauetakoren baten arrastorik jakin, eta bidea erakusteko borondatea balu, erran gabe doa zeinen eskertuak geratuko gintzaizkiokeen.

maiatzak 6

Peskiza eta aztarrika askoren ondoren, Los Tres Pasajes izeneko aldizkariaren bilduma osatu ahal izan dugu (1943-1961), ale gehienak fotokopia moduan eskuratu ditugun arren. Ale guztiak indexatu ditugu Blogean, eta Antxori buruzko idazkiak pikatu eta word formatuan ipini ditugu irakurgarri: 272 artikulu hezkuntzaz, festez, erlijioaz, ehizaz, historiaz… Ezinbesteko dokumentazioa dugu hau Francopeko bi hamarraldi garrantzitsu ezagutzeko.

apirila

– Blog honetan daukagun Fototeka garatzeko lanean ari gara. Gure asmoa PASAIAKO FOTOTEKA osatzea da, eta Blog independente bat ematea argazkiei: material asko ara gara biltzen.

martxoa

– Pasaiako udalak bere muga historikoak errespeta ditezen jarritako eskaera onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Apirilaren 29an dute zita Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako, Donostiako eta Errenteriako udalek.

urtarrilak 1

– Herriko dendetan salgai jarritako Antxoren 2009 Egutegia Calendario 2009 de Antxo agortu egin da.

2008
azaroak 22

– 19:30 Luzuriaga, Historia eta Etorkizuna izeneko erakusketaren aurkezpen ofiziala egin genuen Kultur Etxean. Luzuriagako langile ohia den Pascual Agirrek Luzuriaga eraikinaren ebokazio polit bat egin zuen. Koktel batekin amaitu zen ekitaldia.

azaroak 21

– 19:30 Luzuriagari buruzko Erakusketaren atariko bezala, diapositibez apaindutako Hitzaldia eman zuen Iñaki Uriarte arkitekto bilbotarrak, Kultur Etxean: La industria, fábrica del paisaje . Aretoa leporaino bete zen, eta ia bi ordu terdi iraun zuen ekitaldiak, hitzaldiaren ondoren eztabaida interesgarria piztu baitzen. Bikaina izan zen hitzaldia.

azaroak 13

– Sartu da makinetan Antxoren 2009 Egutegia Calendario 2009 de Antxo paretako egutegia, Luzuriagari buruzko Erakusketan salgai jartzekoa.

azaroak 1

– Atera da moldiztegitik Pasaia 1890 Urtebeteko albisteak Crónicas de una época liburua, Luzuriagari buruzko Erakusketan salgai jartzekoa.

urriak 22

– Luzuriagari buruzko dokumentazio berria bidali zaio Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari.

urriak 17

– Jose Angel Irigarayren gutuna Irutxuloko Hitzan: Pasaiako herritik dator notizia…
” Aspaldi honetan Europako kultur hiriburu izendatzeko ahaleginean dabil Donostiako Udala, jo eta kea. Bada, aukera paregabea dauka hemen praktikan erakusteko kulturaren aldeko benetako jarrera, auzitan dagoena ondarea den eraikina atxikitzea eta berau Antxok hain premiazkoa duen sozial eta kulturune bilakatzea baita…”

urriak 9

– Prentsaurrekoa Donostian, Pasaia osoko kirol eta kultura munduko jendearekin, eta baita hiru altzatarren laguntzarekin ere: Joan Mari Irigoien, Josu Landa (idazleak) eta Juantxo Koka (pilotaria). Luzuriagaren aldeko manifestua Mikel Astarlozak (txirindularia) eta Pablo Malok (zinemagilea) irakurri zuten.
Hala berean egin dute bat aldarrikapenarekin bi donostiarrek: Jose Angel Irigarayk (idazlea, Bilboko Kafe Antzokiko Zuzendaria eta Jorge Oteiza Museoko Fundazioa Patronatuko kidea), eta Mikel Erentxunek (kantaria eta arkitektoa).
Oihartzun zabala herrialdeko prentsan, irratietan eta ETBn.

urriak 3

– Aldarrikapen kalejira Luzuriagaraino Iker Goenaga, Xabier Leturia, Joseba Tapia eta Antxoko trikitilariekin. Afalondoan, erromeria Zumardian 01:30ak arte.

irailak 30

– Bilera Gasteizen Eusko jaurlaritzako Ondare Zuzendaria den Arantzazu Arzamendirekin, Luzuriaga eraikinari buruzko ideiak eta egingarriak bideratzeko.

irailak 22

– Lander Garro argazkilaria Antxoren 2009 Egutegia izango denaren argazkiak egiten hasi da. Gaia, Antxoko artistak: ile-apaintzaileak, mekanikoak, eskulantzaileak, bobinatzaileak, jostunak…

irailak 15

– Alegazioa Donostiako Plan Orokorrari, AL.15 hiringintza Eremuari buruz (Luzuriaga).
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere Alegazioa aurkeztu du Luzuriaga zutik mantentzearen alde.
Pasaiako Udalak Kontsiderazioak aurkeztu dizkio Planari, Luzuriagaren alde.

irailak 12

– Luzuriaga eraikinaz egindako gestio guztien berri eman zaie Pasaiako Udaleko alderdi politiko guztiei.

irailak 8

– Bilera Donostiako abokatu bufete ezagun batean, Donostiako Udala auzitara eramateko aukera aztertzearren, Plan Orokorraren alegazioak ikusi aurretik Luzuriaga ondarea ez errespetatzeagatik.

irailak 4

– Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren bitartez Antxo Berri hirigintzan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
– Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua den Javier Madrazo jaunari, Antxo Berri hirigintzan bere Sailak, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren bitartez Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
– Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaria den Iñigo Maguregiri, Antxo Berriko lanetan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.

irailak 2

– Mintegiko lanetan buru-belarri zebilen Xabier Portugal alkate ohia hil da.
– Prentsaurrekoa Luzuriaga eraikinaren aurrean, herri-oroimen, ondare eta etorkizuneko zerbitzu eta kulturgune bezala aldarrikatuz.
Oihartzun handia eskualdeko hedabideetan.

irailak 1

– Protesta gutuna Udalari, Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak Antxo Berri hirigintzan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.

abuztuak 31

– Pankartak lotzea eta 1.150 orriren banaketa Luzuriagari buruzko informazioarekin.

abuztuak 28

– Eskaera ofiziala Eusko Jaurlaritzaren Ondare Zuzendaritzaren aurrean, Luzuriagako Bulegoen eraikina EAEko Ondare izendatua izan dadin.
Eskaera hau, dagokion txostenarekin, Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearen atxikimenduarekin aurkeztu da (Laurak Bat).
Egun batzuk geroago, IOHLEE Elkarteak, alegia, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak, gisa bereko txostena aurkeztu zuen Zuzendaritza berean.
Urrian, Udako Euskal Unibertsitatearen Arkitektura Sailak eskaera berdina egin zuen.

abuztuak 27

– Mintegiak eskatuta, alkate andereari aurkeztu zion Luzuriagaren aurre-proiektua Kepa Iturraldek, eraikinaren erabilgarritasuna erakutsiz.

abuztuak 1

– Pasaiari buruz 1890eko egunkarietan agertu ziren albisteen ikerketa eta transkripzio hasiera.

ekainak 29

– Bilera Euskal Herri mailako kultur elkarte ezagun batekin, Luzuriagak dauzkan aukerak baliatzeko.
Elkarte horren Batzordeak baiezkoa eman zion, bilera ofizialean, egoitza Luzuriagan hartzeko.

ekainak 26

– Kepa Iturralde arkitektoak Luzuriaga eraikinaren berrerabilpenerako aurre-proiektua eman dio Antxotarrok Historia Mintegiari.

ekainak 1

– San Fermin Jaiak aldizkariaren ale guztien (1984tik egundaino) digitaltzea eta argitaratzea.

apirilak 20

– Pasaialdeako Hirigintzari buruz UEUko Arkitektura Sailak antolatutako jardunaldien barruan, eta Mintegiarekin batera antolaturik, ibilaldi kritikoa egin da Antxon eta inguruetan. Aho bateko iritzia: Luzuriaga eraikinak balio historiko, estetiko eta funtzionala dauka.
Jardunaldietako buruak, Arkitektura Saileko zuzendaria den Kepa Iturralde arkitektoak, eraikinaren planoak eskuratzeko agindu du, erabilpenerako aurre-proiektu bat egitearren.

martxoak 1

– Juan Luis Valverdek urteetan zaindutako Ricardo Valverderen argazki ondarearen positibatze eta digitaltze hasiera: mila bat negatibo kristalezko euskarrian, Antxoren mende erdi baino gehiagoko bizia.