Branka 8 zenb., 2000

Mario Cuevasek Antxoko ileapaindegi zaharrenean lanean dihardu. Bere aitak utzitako lekukoari jarraiki, berrogei urte baino gehiago darama antxotarren buruak apaintzen. Herriko zaharrenek Paco y Paco izenez ezagutu zuten ileapaindegia, izan ere, Paco izena zuen Cuevasen aitak, eta baita ere berarekin batera lanean zihaurduen beste
ileapaintzaileak.

Nola hasi zinen lanbide honetan?
— Eskola bukatzean eta 14 urte nituelarik nere aitarekin has¡ nintzen lanean.

Azken urte hauetan, lanbideak orokorrean asko aldatu dira. Ileapaintzailearena baita ere?
— Ikasteko era ez da berdina. Ni Loiolako eskola publikoetara joaten nintzen ¡lea mozten ¡kastera. Lehen ileapaindegian ikasten zen ¡lea mozten eta egun aldiz, jendea akademietara doa. Lan egiteko era ere ezbedina da. Leheno bizarra mozten zen askotan, eta gaur egun ez da hori egiten. Orain tinteak eta bestelakoak egiten dira. Lanbidea asko aldatu da.

Zure ileapaindegitik pasa den pertsonaiarik ospetsuena?
— Irekiena edo kanporakoiena Manguarras izengoitiaz ezaguna zen Martin zen, Martin y Zumeta galdaragintzan lan egiten zuena.

Esan ohi da ileapaintzaileek txutxumutxu guztien jabe direla. Egia al da hori?
— Gaur egun ez. Lehen, denetaz hitz egiten zen, baina egun, politika dela eta, jendeak ez ditu gauzak hainbeste adierazten. Orain, jendea beti presaka dabil. Ilea moztera etorri eta segituan alde egiten dute. Leheno, ileapaindegia biltzeko gunea zen, denbora pasa etortzekoa. Orain ez; orain denak korrika dabiltza.

Zer nahiago, makinila edo goraixiak?
— Goraixiak. Zailagoa da lan egiteko, baina lan txukunagoa lortzen da. Horretan ez dago zalantzarik.

Zein da inoiz egin duzun ¡le mozketarik bitxiena?
— Behin, mutil gazte batek, tximista bat egiteko eskatu zidan, azeriaren ‘Z’, alegia. Alde egin zuenetik hamar minutu baino pasa ez zirenean, amarekin bueltan etorri zen, eta amak ilea
berriz mozteko eta egindako hura konpontzeko agindu zidan.

Gizonentzako ileapaindegia da hau. Permanenteak, metxak eta bestelakoak egiten dituzu?
— Nik ez. Gazteagoak direnak gaur egun bai egiten dituzte, baina nik ez. Nik lan tradizionalak egiten ditut.

Zu apaintzeko zeinengana jotzen duzu?
— Beste ileapaintzaile batengana, Antoñanarengana, leheno elizaurrean pelukeria zuenarengana. Nik berari mozten diot eta berak neri.

Badirudi, gaur egungo gazteek ¡lea luze uzteko joera dutela eta leheno baino gutxiago doazela ileapaindegira…
— Ez. Orain askoz jende gehiago dator. Gutxi dira ¡lea luze uzten dutenak. Gehienek makinilla eskatzen dute.

Noizbait alde egin dizute goraixiek?
— Ez. Oso zaila da. Beldur den jendea badago baina norbait moztea oso zaila da.

Ileapaintza¡le bati ¡lea hartu dakioke?
— Noski. Horretan aritzen den jende asko dago.

Antxoko zeini orraztuko zenioke gustora?
— Jende garrantzitsua pasa izan da hemendik, baina ez dut nahi berezirik horretan.

Bataz beste, zenbat pertsona igarotzen dira astebetean hemendik?
— 90-100 inguru.

Zure lekukoa hartzeko zain norbait al duzu?
— Ez. Nere semeak ez du nahi eta oraingoz ez dago inor. Baina zeinek daki… . agian ausarten bat azaltzen da.