«

»

Molinaoko tornillogilleak ere bai

Argia, 1934-09-30

Auek ere badaramazkite egun batzuk oporrean. Bakoitzak bereari gogor eusten diote naiz nagusiak naiz langilleak. Nagusiak zemaketan asiak omen dira gañera, auzia azkar konpontzen ez ba da beren arrazoiari jaramon egin da, itxi egingo dutela tornillo ola.
Ai enetxua, ta ordun? Nagusiak irabazirik ez eta langilleak ogirik ez. Batzuk eta besteak, guztiak gaizki!