Gertakariak

Lapurreta lotsagabea

Argia, 1936-04-19

Lapurreta lotsagabea joan zan egunean Pasaia’n egin zutena. Illunabarrean «Huarte ta Lagunen» mutil bat lan-sariak emateko 13.000 laurlekorekin lantegiko banatokira sartu zanean, iru gizon aurkeztu zitzaizkion pistolak eskuan, zeukan dirua emateko esanaz. Mutillak eman, lapurrak artu ta gerturik zeukaten automobillean alde egin zuten eta ezkutatu ziran. Ez da geyago ayen azterrenik izan.
Automobilla ere txoper bati kendua zuten, gogorrean eta pistotaz zemaituta.

Gertakariak

Pake ederrean zeudenai kutxilladak

Argia, 1935-11-23

Gaur zortzi gertatu zan Pasai Antxo’ko batzokian. Oi duten bezela musean zebiltzan batzokiko bazkide batzuk denbora nolabait eman bear ta. Ontan Urkizar’tar Santi joan omen zitzaien eta ez oso tientoan noski; eta paketan ez utzi bear an pakean ari ziranai. Alako batean batzokian zegonen batek gertatzen zana ez eraman-da, andik kalera irteteko ta ari ongi iruditu ez eta atera zak kutxilloa ta asi ari alajañetan bati zazta ta besteari zazta. Iru arrapatu omen zitun eta bati beintzat naikoa egin omen zion arpegi arpegian. Zauria zerbait beerago izan ba zuan larri bearko omen zun gañera, sendagilleak esan zunez.
Aranguren’dar Zirilo, Ayestaran’dar Migel eta Oyarzabal’dar Ixak dira iru zaurituak; geienekoa Aranguren. Lerenburu’ren osat-etxera eraman zituzten irurak eta an egin zizkieten lengo senda bideak.
Urkizar berriz itzalpera eraman zuten; batzokian bertan baitu zuten txinelak. Oyarzabal zauritua kapitalista omen da ta ari zauri aundiagoa ez egiña, omen du min oraindik ere. Orlako txoriak kayolan daude ongien. Bego antxe.

Gertakariak

Pasai Antxon txokea

Argia, 1934-08-19

Toki berean bi txoke izan dira barrunbe txikian. Lengo egunean tximist-gurdia ba zijoan bere bidean; aldapa-beera izan eta bizi zijoan gañera. Eta bat-batea iñolako ezaugarri ta oargarririk gabe an atera zitzaion arrubi bateko bagoneta arriz betea. Jo zun tximist-gurdiak eta bagoneta zilipurdika, tranbia puskatu ta bere gidaria zauritu. Gizarajoak naiko zauri aundiak izan dear ditu. Naparra da bera. Ba omen dira beste bi edo iru zauritu ere.
Toki txarra da benetan txoko ura ta berriz ere erne ta arretaz ez ba dabiltz gertatuko dira orlakoak.

Gertakariak

Automobil batek jo ta bota

Argia, 1934-08-05

Antxo’n Bilbo’ko automobil batek Altza’ko Goiburu’tar Trini jo ta bota zun lurrera. Aurrenetik gaizki bearko zun ustea izan zan baño gero gaxo-etxea eraman eta bi zankoetan zauri batzuk besterik etzula agertu zan.
Euria zala ta irristatu egin zan automobilla ta ezin nai zanik egin berarekin.

Gertakariak

Langille bat jo

Argia, 1934-07-29

Pasai’ko portuan zegon ontzi bat len baño len ustu bearrez nagusiak portuko eusko-langille zenbaitzuk eraman zituzten lanera. Txinelak an zeuzkaten zaitzen ta besteak ezin ezer egin aien aurka.
Baño langille bat sagardo-billa biali zuten eta bai oporlariak begia erne ibilli ere. Artu zuten bere kontura ta muturreko batzuk edo emana izan bear zuten. Altza’ko Garbera-bea baserriko Galarraga’tar Jose zan bera. Jo zutela, baño ez du gauza aundirik izan bear, Donosti’ko Cuarto de Socorro’ra eraman da ibilli ba zuten ere.

Gertakariak

Lapurretak

Argia, 1934-02-25

Pasai Antxo’koa polita.
Arana-Goiri’tar Sabin-etxaldean bizi da Rapin prantzesa bere sendikoakin. Astelen-arratsaldean etxea ¡ñor gabe geratu omen zan. Luzaro gabe joan omen zan etxera Rapin’en ezkon-arreba bat eta ezagutzen etzitun bi gizon etxean. Emakumea ikusi zuteneko eldu omen zioten berari ta bertan lotu omen zuten itzik egin ezin zezakean eran. Gero billatu zuten guztia artu ta iges. Auzoak billatu omen zuten emakumea lotuta ta berak askatu.
Zer eraman zuten ikusi-naiez asi ziranean, etxea goikoz-bera idoro omen zuten. 900 franco txarteletan; 200 españar dirutan; urrezko erloju bat eta beste eskumutur-erloju bat eraman omen zituzten. Nor ziranik ez jakin.

Gertakariak

Beste zauritua

Argia, 1934-02-18

Beste zauritua Guardia Civil’etako baten seme zortzi urteko Vicente Utiel da. Pasaitarra bera. Buenavista’n jostatzen omen zebillen eta Donosti’ko automovil batek jo ta bota omen zun.
Anjel Balzola zijoan automovilarekin. Mutikoa zankoa puskatuta gelditu zan eta Manteo’ko gaxo-etxera eraman zuten.

Gertakariak

Eusko-langilleetako ordezkaria zauritua

Argia, 1934-01-28

Antxo’ko portuan langille asko biltzen dira ta guztientzat lanik ez bait-dago, txandaka egin bear izaten dute. Orregatik bere aldia etorri arte itxaron egin bear. Lanaren zai zegon oietako bat da Francisco Leon arabarra. Eusko-langilleak ordezkari Lekuona zuten berriz.
Etzitzaion oraindik aldia etorri lanerako Leon’eri ta etzion beraz sartzen utzi Lekuona’k. Asarretu zan ordun Leon eta berekin zun aiztoa, cuchilloa aterata zauria egin zion sayetsean Lekuona’ri.
Txikia zan aiztoa ta eskerrak orri, ez du gauza aundia izan bear.

Gertakariak

Asteleneko ugoldeak,
lengoak baño kalte aundiagoak egin ditu
zenbait erritan

Argia, 1933-10-29

Bere kalte aundiak egin da ura jetxi zanean asi zan jendea etxeetatik irten da al zuna, al zuna egiten. Baño ala ere Pasai-Antxo’n arrisku aundia gelditu zan.
Ugoldeak Molinao’n dagon petroleo-fabrica’ko petroleo-biltokiak erabilli ta petroleo asko ixuri zan. Bi milloi litro edo bai. Ta ori guztia errian eta portuko uretan zabaldua zebillen. Beraz naikoa zan poxpolo batekin tximini bateko txinpartakin edo petroleoak su artzea egundoko su ikaragarria sortzeko.
Orregatik astelen-gauean eta asteartean ere surik pixtutzen etzioten utzi iñori Portua bera ere itxia egon da ta ezin zuten irten ez sartu itxasontziak. Motor bat bakarrik ere etzan ibilli. Azteazkenerako urak eraman zun ordea geyenata okerragorik gabe igaroa da arrisku aundia.

Gertakariak

Irugarren txoria ere erori da

Argia, 1933-07-09

Oraintsu Pasai Antxon lapurreta egiteko asmotan zebiltzan beste bi aien laguna ere atxitu dute txinelak. Donostiarra da bera ta ogei urtekoa. Izena, Etxabe Artola’tar Joxe.